XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arraunek ur beltza jo eta jo.

Palma hegaztiaren gainean etzanik, untzi-zainak lemako itsas-kanazko zurruma oin hutsez erabiltzen zuen.

Arraunlariek hetemeteak neurkatzeko, betiereko xixtua egiten zuen, Ziberoko khantore zenbait orroitarazten zidana...

Esku bat nire beso gainean ezarri zen.

Irriñoa ezpainetan, Prai Josek ura hatz trebesaz erakusten zidan.

Lehenik egon nintzen zer arrain bitxi, zer ur gaineko puska erakuts ote ziezazkidakeen.

Orduan, ura nabartua zela ohartu nintzan: Laister Amazona! erran zidan fraideak.

Untziaren kulunka nagia makurtzen hasia zen: sagailo zalu batek uste gabetarik jauzi eginarazten zigun.

Urrinak hezeago, lohitsuago bilakatzen ziren.

Bat-batean, ur hori laisterrean, baita haizean ere aurkitu ginen.

Untzia aintzin-aldeaz gurtzen ari zen, abreki leriatu eta, kasik geldirik, eskuinetara itzultzen hasi zen.

Bideari atxikitzeko, lemazainak, zangoa eskuinean finkatu zen.

Beste untziak ere burrukatzen ari ziren, zeiharka, karamarren gisa.

Hala-hala hiru egunez gudukatu beharko genuen, Japuraraino azkenean heltzeko.

Buruko untziak, galera aintzindariak, hiru Legezko buruzagiak eramaten zituen: Prai Mathias, kaporal brasildarra eta... Guiscart, deus galderik egin gabe bere burua han sartua zuena! Gainerateko soldadoek beren armekin batera kargamendua osatzen zuten.